AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Galdakaoko Gaztetxeko kideak kazerolada egiten.
2019/05/09 12:24

Hainbat mobilizazio deitu dituzte Galdakaoko gaztetxeko kideek duela bi egun  gaztetxea desjabetu zielako Ertzaintzak. Horren aurrean, gaztetxeko kideek egin zuten prentsaurrekoan espaziora gerturatzeko eta babesa adierazteko deia zabaldu zuten. Atzo arratsaldean kazerolada egin zuten Galdakaoko Gazte Mugimenduko kideek eta gaur manifestazioa egingo dute arratsaldeko 19:00etan, Udaletxetik hasita.

Bihar arratsaldeko 20:30etarako kalejira ere antolatu dute kideek, izan ere, atzoko prentsaurrekoan adierazi bezala, “urteetan hutsi egon den espazio bat herriari itzultzeko eta bizitasunez betetzeko asmo irmoa” daukate. Beren “proiektu propioak egikaritu” nahi dituztela esan zuten, “elkartasunean oinarritutako harremanak eraikiz eta langile klasearen topagune izango den espazio bat sortuz”. 

EZ DAGO IRUZKINIK