ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2019/09/19 13:00

Langileek adierazi dutenez, Bizkaiko Metalgintzako Enpresen Federazioak (FVEM) ez du akordio batera heltzeko borondaterik, garrantzizko gaiak ekidin baititu; ETTak eta behin-behinekotasuna kasu. Patronalaren jarreraren aurrean, beharginek Euskadi plazatik abiatuko den manifestazioa deitu dute larunbat honetarako, irailak 21, Bilbon (Bizkaia). Horretaz gain, ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek iragarritako greba-aldien deialdiak mantentzen dituzte. Irailaren 30etik urriaren 4ra bitarte, sektoreko 50.000 langile baino gehiago daude grebara deituak.

Langileen ordezkari sindikalen eta patronalaren arteko hurrengo bilkura irailaren 23an izango da, 10:00etan.

Mobilizazio masiboak

Maiatzaren 10ean aurkeztu zuten plataforma sindikal bateratuaren eskaerak patronalaren ezezko borobila jaso zuen. Bertan, soldata errealen igoera, behin-behinekotasuna eta ETTak arautzeko zenbait neurri, edota berdintasun eta osasun neurriak proposatu zituzten, besteak beste. Ezezkoaz geroztik, bost greba-aldi egin dituzte beharginek maiatza eta ekaina bitarte, parte hartze masiboa izan dutenak.