ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/05/17 09:39

Madrilen, aste honetan eman dute beste polizia-infiltrazio baten berri. Juancar izen faltsua erabilita, Espainiako Poliziako agente bat (Carlos Perez) bi urtez egon da infiltratuta Moratalazko hainbat mugimendutan; nagusiki, Distrito 14 asanbladan eta horren bueltako dinamiketan, proiektuetan eta borroketan.

Gutxi gorabehera, 2020tik 2022ra bitartean egin zituen sator-lanak Carlos poliziak. Orain bere benetako nortasuna argitaratu dutela, mehatxuak egin dizkio denbora luzez engainatu eta zelatatu duen pertsonetako bati. El Salto-k eman du horren berri: infiltratutako agenteak Instagram sare sozialaren bidez bidali ditu mehatxu-mezu horiek.

Besteak beste, agenteak ondoko mezuak igorri dizkio Moratalazen espiatu duen pertsona horri: "Esaten dizudana da, noizbait agertzen bazara, paranoiatu egingo naizela [...] are gehiago nire aitonaren labanarekin baldin banoa"; "Nik jadanik ez dut hitzik ulertzen. Askarin [arte martzialen aldaera bat, matxeteak erabiltzen dituena] bakarrik hitz egiten dut"; "Ultra izaten jarraitzen dut, bi urte igaro diren arren", eta abar.

Gutxienez zortzi kasu

Azken urteetan, infiltratutako polizia ugari atzeman dituzte Madrilen, Bartzelonan, Gironan edota Valentzian. El Salto-k eta La Directa-k, zehazki, zortzi kasu eman dituzte argitara 2022ko ekainetik hona: Sergio Gigirey (Madrilen egon zen infiltratuta, 2014tik 2021era), Maria Isern (Gironan, 2020tik 2023ra), Daniel Hermoso (Bartzelonan, 2020tik 2022ra), Ignacio Jose Enseñat (Bartzelonan, 2020tik 2022ra), Ramon Muñoz (Valentzian, 2020tik 2022ra), Maria Canillas (Madrilen, 2022tik 2023ra), Lucia Rodriguez (Madrilen, 2020tik 2023ra) eta Carlos Perez bera.

NO HAY COMENTARIOS