ACTUALIDAD / Ataques fascistas
Likido mingarri batekin eraso diete Valentzian Guillem Agulló oroitzeko ekitaldian zeudenei
Faxista talde batek duela 30 urte erail zuen gazte antifaxista. Larunbatean ehunka pertsona bildu ziren Benimaclet auzoan, Agullo omentzeko jardunaldi batean, baina eraso egin zieten: eraikin batetik, likido korrosibo bat bota zieten.
2023eko otsailaren 22
Likido mingarri batekin eraso diete Valentzian Guillem Agulló oroitzeko ekitaldian zeudenei
— ARGAZKIA Twitterretik hartutakoa

Valentziako Benimaclet auzoko Terra zentro sozialean urtero izaten dira Guillem Agulló oroitzeko ekitaldiak. Aurten ere egun osoko jardunaldi bat antolatu zuten larunbaterako, eta ehunka lagun elkartu ziren. Iluntzean, dena den, eraso faxista bat jasan zuten: gertuko eraikin batetik, likido mingarri bat jaurti zieten omenaldian parte hartzen ari zirenei.

Hamabi bat pertsona zauritu zituzten, likido korrosiboak erredurak eragin baitzizkien azalean. Osasun-etxeetara eraman behar izan zituzten zaurituak.

Faxista talde batek 1993an erail zuen Agulló Montejosen (Castelló), labankadaz. Hemeretzi urte zituen gazte antifaxistak, eta Burjassotekoa (Valentzia) zen jatorriz.