Joan den ostiralean langile bat zauritu zen Tafallan (Nafarroa), Abiadura Handiko Trena (AHT) eraikitzeko obretan. Dirudienez, aldamio batetik jausi zen behargina goizean, eta zauri larriak jasan zituen. Oso larri eraman zuten Iruñeko (Nafarroa) erietxe batera, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. 48 urte ditu langileak.
Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 44 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela edo lanera bidean.