Kosmetika enpresak hitzarmen propioa negoziatzeko aukera itxi ostean dator greba deialdia Iruñean (Nafarroa). Izan ere, Sephorako emakume langileek ez dute berezko lan hitzarmenik.
ELA sindikatuak adierazi bezala, greba mugagabea izango da gaurtik aurrera, ostegunetan, ostiraletan eta larunbatetan. Lanuzteek iraun bitartean, langileek elkarretaratzeak egingo dituzte egunean bitan, denda aurrean. 12:00etan eta 17:00etan bilduko dira, Iruñeko Carlos III etorbidean.