ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Iaz ere Leioan egin zuten Herri Unibertsitate nazionala. Argazkia: HUnibertsitatea
2020/02/18 11:20

Tokian tokiko Herri Unibertsitateak martxan diren honetan, aurtengo Herri Unibertsitate nazionala noiz eta non egingo den argitaratu du ikasle mugimenduak, baita egitaraua ere. Otsailaren 26tik 27ra bitartean izango da, Leioako (Bizkaia) campusean. Hala, aurten ere bi egunez hitzaldiak, mahai-inguruak eta bestelako jarduerak izango dituzte eskura Hego Euskal Herriko ikasleek, modu bateratuan.

Gonbidatuen artean Isabel Benitez eta Itaia Emakume Sozialisten Sareko kideak egongo dira, "emakume proletarioen subordinazio egoeraren" inguruan hausnartzeko. Iruñerriko (Nafarroa) Langileen Autodefentsa Sareak, Herrialde Katalanetako SEPC ikasle sindikatuak eta Unibertsitateko Indar Batasunak ere hitza hartuko dute aurtengo Herri Unibertsitate Nazionalean, sindikalgintza forma berrien inguruan aritzeko. Jose Maria Lorenzo Espinosa historialaria ere bertan izango da, eta Espainiako Estatuko trantsizioak Euskal Herrian izan zuen eraginaren inguruan mintzatuko da.

Egitaraua ixteko, jaialdia egingo dute Bilboko (Bizkaia) Etxarri II gaztetxean. Bertan, kontzertu bana eskainiko dute Huntza eta Rodeo taldeek.

NO HAY COMENTARIOS