ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/10/27 17:55

Aeronautika sektoreko Alestis enpresak abuztuaren amaieran jakinarazi zuen langileen %46 kaleratuko zituela. Momentuz, behargin gehienek ezezkoa eman diote pasa den astean UGT eta CCOO sindikatuek zuzendaritzarekin sinatutako aurreakordioari, eta enpresak hilaren 31 ezarri du akordioa lortzeko azken egun modura. Honakoak dira aurreakordioaren puntu nagusiak: aurretiazko erretiroak 57 urtetik gorako langileentzako, borondatezko eszedentziak eta baja pizgarridunak. 

Horren aurrean, langileek mobilizazioei ekin diete berriro. Greba eguna izan dute gaur, eta langileen %100ek egin dute bat deialdiarekin. Ostegun honetarako deitu dute berriz grebara.

Atzo, astelehena, aeronautikako Aernnovako nahiz Alestiseko langileek elkarretaratzea egin zuten Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko (Araba) egoitzaren aurrean, eta kaleratzeak saihesteko esku hartzeko eskatu zioten gobernuari.