Gaurkoan, irailaren 16an, lan-istripua izan du langile batek Gipuzkoako Parke Teknologikoan (Donostia). Martxan dira parkean eraikin berri bat egiteko lanak, eta hain justu, obra horretan jasan du istripua beharginak. Lurrez egindako arrapala batetik igaro da makina hondeatzaile baten gainean, baina mugitu egin da arrapala. Hala erori da ibilgailua eta, horrekin batera, langilea. Dirudienez, zauriak egin ditu hankan, eta osasun-langileak bertaratu dira dagoeneko.
Albistea eguneratzen ari gara