ACTUALIDAD / Accidentes laborales
Langile bat zauritu zen atzo Labastidako upategi batean
Orgatila baten azpian harrapatuta geratu zen langilea, eta hanka batean zauritu zen.
2022eko ekainaren 23
Langile bat zauritu zen atzo Labastidako upategi batean
— ARGAZKIA Gasteiz Hoy

Atzo, ekainaren 22an, behargin bat zauritu zen Labastidako (Araba) bodega batean. Oraindik argitu ez dituzten arrazoiak direla-eta, upategian erabiltzen den orgatila jasogailu batek azpian hartu zuen langilea. Larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu ziren, eta behargina makinaren azpitik ateratzea lortu zuten. Antza, hanketako batean eragin zizkion zauriak istripuak.

Logroñoko (Errioxa) erietxe batean ospitaleratu zuten, eta ez dute bere egoeraren berri eman ordutik.