ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Uniport Bilbao
2025/11/19 09:37

Joan den astelehenean, Bergé Marítima Bilbao enpresak azpikontratatutako SGS konpainiako langile bat zauritu zen Bilboko Portuan, Santurtzin (Bizkaia). Altzairuzko barrekin lanean ari zela, mugitu egin zen merkantzia, eta hanketako batean jo zuen behargina. Ospitalera eraman zuten zauriturik.

Ordu gutxi batzuk lehenago, Santurtziko portuan bertan larriki zauritutako beste lankide bat oroitu zuten, eta aurreko astean jasan zuen lan-istripua salatu zuten ehunka pertsonak, elkarretaratze batean. Azaroaren 14an gertatu zen istripu hori: makina jasotzaile batek harrapatu zuen emakumea. Astebeteko epean, beraz, bi langile zauritu dira gutxienez Santurtziko portu-instalazioetan.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 64 beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela. Aurreko urtean izandako lan-heriotza guztien kopurura heldu gara, beraz, 64 izan baitziren 2024a bukatzean erregistratutakoak.

NO HAY COMENTARIOS