ACTUALIDAD / Régimen salarial
Langile bat zauritu da Sendavivan, deskarga elektriko bat dela-eta
Parkeko lakutik gertu jasan zuen deskarga elektrikoa atzo eguerdian; konortea galdu zuen, eta traumatismo kraneoentzefaliko bat du.
2022eko irailaren 16
Langile bat zauritu da Sendavivan, deskarga elektriko bat dela-eta
— ARGAZKIA Sendaviva

Sendaviva parkeko langile batek lan-istripu bat izan zuen atzo, ostegunean. Eguerdian, parkeko lakutik hurbil, deskarga elektriko bat pairatu zuen. Konortea galdu zuen, nahiz eta gerora berreskuratu; ez zuen erredurarik jasan, baina traumatismo kraneoentzefaliko bat du. Hala, zauriturik eraman zuten Tuterako (Nafarroa) Sofia Erregina ospitalera, eta ez dute bere egoeraren berri eman ordutik. 44 urte ditu beharginak.

Aurten, Euskal Herrian, gutxienez 57 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, edo beren lanpostuetara bidean.