Gaur, abenduak 19, 68 urteko langile bat erail dute Agurainen (Araba), eguerdiko 13:30ak aldera. Nekazaritza lantoki batean soldatapean lanean ari zela, eztanda egin du pneumatiko batek, eta bertan zendu da. Gurutzebide poligonoan dago kokatuta tailerra.
Beste bi langile zauritu dira eztandaren ondorioz, eta Gasteizko (Araba) Santiago ospitalera mugitu behar izan dituzte, bertan artatuak izan zitezen. Hedabideen arabera, "zauri larriekin" eraman dituzte ospitalera.
2019. urtea amaitzear da, eta aurten, gutxienez, 40 izan dira euren lanpostuetan eraildako beharginak.