ACTUALIDAD / Régimen salarial
Langile bat eraila Bilboko Portuan, urteko hogeita zortzigarrena, gutxienez
Vulcanizados Retuerto enpresan soldatapean jarduten zuen beharginak. Orga jasotzaile bat konpontzen ari zela, eztanda egin du kamioi baten gurpilak.
2020eko maiatzaren 20
Langile bat eraila Bilboko Portuan, urteko hogeita zortzigarrena, gutxienez

Gaur, hilak 20, beste langile bat erail dute, oraingoan, Bilboko (Bizkaia) Portuan. Vulcanizados Retuerto enpresarentzat soldatapean lanean ari zenean, kamioi baten gurpilaren leherketak harrapatu du behargina. Arratsaldeko 16:00ak aldera izan da, portuko instalazioetan orga jasotzaile bat konpontzen ari zen bitartean.

Urtea hasi zenetik, gutxienez 28 langile hil dituzte Euskal Herrian, Zaldibarko (Bizkaia) zabortegian desagertuta jarraitzen duten bi langileak barne. Azken erailketa herenegun izan zen, Beriaingo (Nafarroa) industrialdean.