Joan den larunbat goizean izan zen lan-heriotza, 10:40ean, Berriobeitiko (Nafarroa) Medenasa enpresaren lantegian. Langile bat txatarra zamatzen ari zen, eta oraindik argitu ez diren arrazoiak direla-eta, gidatzen ari zen garabitik irten zen. Orduan, pala kargatzaile industrial batek harrapatu zuen, eta larriki zauritu zen.
Erietxera eraman zuten, baina hilda zegoela baieztatu zuten han. 54 urte zituen, eta Berriozarkoa zen (Nafarroa). Ospitalera eraman behar izan zuten pala gidatzen ari zen behargina ere, antsietate-atake batek jota.
Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian 42 langile izan dira erailak soldatapeko lanean.