ACTUALIDAD / Régimen salarial
Langile bat eraila Ameskoabarreneko campingean, 10 metroko altueratik erorita
Ameskoabarreneko Artatza Urederra campingean 10 metroko altueratik erori da 55 urteko behargin bat, eta buruan kolpea hartuta, berehala zendu da. Hilabete ere ez da igaro 2020. urtea hasi zenetik, eta dagoeneko, bederatzi langile hil dituzte, gutxienez.
2020eko urtarrilaren 27
Langile bat eraila Ameskoabarreneko campingean, 10 metroko altueratik erorita

Gora doa aurten erail dituzten langileen kopurua, etenik gabe. Gaur, urtarrilak 27, 55 urteko behargin bat hil dute Ameskoabarreneko (Nafarroa) Artatza Urederra campingean. Garabi-kamioi batekin ari zen soldatapeko lanean, eta oraindik argitu ez dituzten arrazoiak medio, ibilgailuaren saskia askatu egin da. Hala, 10 metroko altueratik amildu da langilea, eta buruan kolpea hartu du erorketan. Berehala zendu da.

Ameskoarra zen hildakoa, eta 2020. urtea hasi zenetik Euskal Herrian eraila izan den bederatzigarren behargina da, gutxienez.