ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/10/04 13:09

Espainiako Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak "berehala" deituko omen ditu sindikatuak eta patronala, Aldi Baterako Ezintasunari (IT, gazteleraz) buruzko legedia eztabaidatzeko. Hura erreformatu nahi du Espainiako Gobernuak, eta zehazteke dago aurrerantzean zertan geratuko den langileek soldatapeko lanean baja hartzeko daukaten eskubidea.

Elma Saiz ministroak aurreratu duenez, Gizarte Segurantzaren proposamena da bajei buruzko sistema berri bat sortzea, langileak ez daitezen hemendik aurrera "bajan edo altan egon". Saizek Nueva Economía Fórum-en azaldu duenez, helburutzat daukate gaixotasunari lotutako bajak, adibidez, "malguak" izatea.

Ministroaren arabera, "garapen mediko eta teknologikoei esker, prozesu jakin batzuetan langileak lanera batu daitezke", gaixorik egon arren. Hurrengo adibidea mahaigaineratu du: "Minbizia duen pertsona bat, tratamendua amaitzen ari denean, agian, lanpostura itzul daiteke bere borondatez".

Lan bat baino gehiago uztartzen dituzten langileak ere adibide modura jarri ditu ministroak. Hala, bere hitzetan, lan bat baino gehiago dituzten pertsonek "jarduera batean baja eman dezakete, baina beste jarduera batean lan jakin batzuk egiteko gai izan daitezke". Berriro ere, garapen teknologiko eta medikoak neurri horiek hartzea ahalbidetzen dutela esan du.

Patronalari men egin dio berriz gobernuak

Gobernuak patronalaren exijentziei men eginez murriztuko du langileek baja hartzeko daukaten eskubidea. Horretarako, argudiatu du baja kopuruak gora egin duela Espainiako Estatuan COVID-19aren pandemia amaitu zenetik: enpresariak kexu dira horregatik.

Beharginek baja hartzeak estatuaren gastu publikoa handitzen duela ere seinalatzen dute erakunde publikoek, ohiko argudio zaharkitu bati helduta. Ezarri nahi duten erreforma justifikatzeko, Gizarte Segurantzak dio Aldi Baterako Ezintasunari lotutako subsidioaren "kostua" %17,6 hazi dela urtarriletik irailera bitartean.

NO HAY COMENTARIOS