Aste honetan gutxienez bigarren aldiz, gizon batek labanaz zauritu du emakume bat Euskal Herrian: asteartean gizon adingabe batek bere bikotekidea labankatu zuen Eibarren (Gipuzkoa), eta asteazkenean, beste gizon batek bere ama sastatu zuen Basaurin (Bizkaia).
Erasoaren ostean, osasun-zentro batera eraman zuten emakumea. Erasotzailea atxilotu egin zuten, eta epailearen aurretik igaro da jada.