Gizonezko batek labanarekin egin dio eraso emakume bati, Eibarren

Buruan eta lurraren kontra jo ostean, emakume bat sastatu zuen bikotekide edo bikotekide ohiak, atzo.
Argazki Nagusia
2020ko uztailaren 8a

Atzo, asteartea, emakume bati arma zuriz egin zion eraso bikote edo bikotekide ohiak, Eibarren (Gipuzkoa). 15:40ak aldera izan zen erasoa, Sostoa-Tarren kalean: labana batekin sastatu zuen gizonezkoak, emakumea hanka batean zaurituz. Mendaroko (Gipuzkoa) ospitalean artatu behar izan zuten.

Labanarekin eraso egin aurretik, buruan eta lurraren kontra kolpatu zuen erasotzaileak.