ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/01/30 12:39
2023ko urtarrileko Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) %5,8koa izango dela aurreratu du Espainiako Estatistika Institutuak (INE, gaztelerazko sigletan). Adierazle horrek urte arteko inflazio tasaren datu aurreratua aurkezten du, hilabeteka. Behin betiko zifrak kopuru hori baieztatuko balu, tasak hamarren bat egingo luke gora hilabete baten buruan, joan den abenduan %5,7koa izan baitzen.

INEk "erregaien prezioen igoerari" eta "jantzien eta oinetakoen merkatzearen moteltzeari" egozten dio azken igoera. Elektrizitatearen prezioa iazko urtarrilean baino gehixeago jaitsi da, baina orduko megawattak duela bi urteko preziotik urrun jarraitzen du, halere. Gauzak horrela, ezaguna da fenomeno horien guztien efektua: burgesiak langile klasearen soldaten eta aurrezkien arpilatzea areagotzea.

Gainera, azpiko inflazioaren urteko aldakuntza tasa aurreratuaren igoerari erreparatuta, inflazioak goraka jarraitzea espero da. INEren azken estimazioaren arabera, bost hamarren igo da indize hori urtarrilean, %7,5eraino.

NO HAY COMENTARIOS