Kanbon (Lapurdi) bideokamera gehiago jartzeko aukera ikertzen ari da udal kontseilua. Martxoan onartu zuen neurria kontseiluaren gehiengoak, eta aurrekontua 218.000 eurokoa izango dela finkatu dute jada. Leku "estrategikoenetan" kamerak jartzeko diagnostiko bat dute esku artean, jendarmeriarekin eta prefekturarekin batera.
Irudiak grabatzeaz gain, gorde egingo lituzkete bideoak, aurrerago miatu eta, esaterako, ikerketa judizialetan erabili ahal izateko. Ipar Euskal Herriko Gazte Koordinadora Sozialistak eta Kanboko Emaitza Gaztetxeak adierazi dutenez, "puntako aitzinapen teknologikoa kontrol sozialaren zerbitzura ezarria da" krisia garaiotan, burgesiaren interesera delako oldartu daitekeen masaren kontrola eta neutralizazioa.
Kameren ezarpenaren aurkako dinamikaren lehen ekintza izan zen ostegun gauekoa, eta bideo-zaintza sistemaren aurka borrokan segituko dutela jakinarazi dute Emaitza Gaztetxeko eta GKSko kideek.