ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Itaiak Donostian egindako manifestazioa, iazko martxoaren 8an.
2023/11/09 11:53

Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak ere deitu du azaroaren 30ean kaleak hartzera, emakume langileen interesen defentsan, eta aldarri nagusi batekin: guztientzat kalitatezko lan- eta bizi-baldintza berdinak lortzea. Egun horretarako, lau manifestazio antolatu ditu Itaiak, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. 12:30ean hasiko da Iruñeko (Nafarroa) manifestazioa, Nabarreriatik, eta 13:00etan ekingo diete gainerako hiru mobilizazioei; Donostiako (Gipuzkoa) Bulebarretik, Bilboko (Bizkaia) Moyuatik eta Gasteizko (Araba) Andre Mari Zuriaren plazatik.

Azaroaren 30eko mobilizazio eguna antolatzeko, lekuan leku ari da Itaia asanbladak egiten. Zehazki, ia 50 herri eta auzotan sortu dituzte egun horri begirako asanbladak: Bilboko (Bizkaia) hainbat auzotan, Portugaleten (Bizkaia), Lekeition (Bizkaia), Mutrikun (Bizkaia), Gernikan (Bizkaia), Bermeon (Bizkaia), Arrigorriagan (Bizkaia), Erromon (Bizkaia), Lezaman (Bizkaia), Durangon (Bizkaia), Elorrion (Bizkaia), Otxandion (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Azpeitian (Gipuzkoa), Azkoitian (Gipuzkoa), Zarautzen (Gipuzkoa), Ibarran (Gipuzkoa), Irunen (Gipuzkoa), Andoainen (Gipuzkoa), Hernanin (Gipuzkoa), Urnietan (Gipuzkoa), Astigarragan (Gipuzkoa), Lasarten (Gipuzkoa), Mendaron (Gipuzkoa), Arrasaten (Gipuzkoa), Ordizian (Gipuzkoa), Beasainen (Gipuzkoa), Legazpin (Gipuzkoa), Lakuntzan (Nafarroa), Olaztin (Nafarroa), Uharte Arakilen (Nafarroa), Altsasun (Nafarroa), Lizarran (Nafarroa), Lodosan (Nafarroa), Iruñerriko (Nafarroa) hainbat auzotan eta herritan, eta Gasteizen (Araba).

Ia 50 herri eta auzotan sortu dituzte azaroaren 30ari begirako asanbladak

Azaroaren 30ean mobilizatzeko deia

"Egunez egun, agerian geratzen ari da gizarte kapitalistaren baitan emakume langileon zapalkuntzak hainbat ertz dituela; horien artean, zaintza lanen ardura, orokorrean, gure gain jaustea edota lan-baldintza prekarioetan lanean jardutea", adierazi du Itaiak, azaroaren 30ean mobilizatzera deitzean: "Egoera horrek bazterketa ekonomiko eta sozialera garamatza emakume langileok". Hori dela-eta, funtsezkotzat jo dute Itaiako kideek, "zapalkuntza egoera horri aurre egiteko" bidean, "kaleak hartzea".

Itaiak aldarrikatu du beharrezkoa dela egun horri lotuta "proposatzen diren aldarrikapen eta borrokak instituzio kapitalisten eta alderdi parlamentarioen eraginetik kanpo antolatzea"

Azaroaren 30eko mobilizazio eguna, hala, "guztion bizi-baldintzen hobekuntza eta berdintze bidean" kokatu dute: "Greba langileontzat tresna politikoa da, langileon interesak defendatzeko eta borrokatzeko balio baitu". Horren harira, Itaiak aldarrikatu du beharrezkoa dela egun horri lotuta "proposatzen diren aldarrikapen eta borrokak instituzio kapitalisten eta alderdi parlamentarioen eraginetik kanpo antolatzea". "Horrela ez bada, grebak, beste behin, instituzioetako zenbait alderdiren eta horiei lotutako goranahi zein burokraten interes propioak elikatuko lituzke", gaineratu du: "Grebaren prestaketak eta egunak berak, langileon indarrak batzeko eta antolakuntza independentea indartzeko balio behar dute".

Azaroaren 30ari begira zentralitatea hartu duen zaintza sektoreari dagokienez, "kapitalisten interes ekonomikoak borrokatzea" hil ala bizikoa bihurtzen ari dela nabarmendu du Itaiak. "Historikoki baldintza oso txarrak izan dituen eta aitortza sozialik izan ez duen sektore horren egoera are okerrago bilakatzen" ari dela kontuan hartuta, "enpresariei aurre egitea ezinbestekoa" izango dela iritzi dio; "sektoreko langileen baldintzak bermatzeko", "zerbitzuen kalitatea ziurtatzeko" eta "lan-banaketa sexualarekin amaitzeko".

"Enpresariei aurre egitea ezinbestekoa" izango dela iritzi dio; "sektoreko langileen baldintzak bermatzeko", "zerbitzuen kalitatea ziurtatzeko" eta "lan-banaketa sexualarekin amaitzeko"

Hori guztia lortzeko, Itaiak azpimarratu du beharrezkoa dela "soldata berdintasuna" lortzea; alegia, "lan guztien hierarkizazioarekin amaitzea eta klaserik gabeko gizartea eraikitzea". Zehaztu du, hain zuzen ere, "lan guztien aitortza soziala berma" dezakeela horrek, baita "guztiok bizi-aukera bera izatea" ere; "hau da, kapitalismoarekin amaitzea". Azaroaren 30erako antolatutako mobilizazioak, hortaz, "sozialismoaren eraikuntzan lan politikoa egiteko norabidean" kokatu ditu Itaiak.

Soldata berdintasunak "lan guztien aitortza soziala berma" dezakeela zehaztu du Itaiak, baita "guztiok bizi-aukera bera izatea" ere

NO HAY COMENTARIOS