ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Soldadu frantsesak Kaledonia Berrian. FOTOGRAFÍA / Delphine Mayeur/AFP
2024/06/03 11:41

Kaledonia Berrian joan den apirilean ekin zieten protestei, hautesle-erroldari buruzko balizko erreforma bat iragarri baitzuen Frantziako Gobernuak. Aurrera jarraitzen dute mobilizazioek, eta bertan jarraitzen dute Frantziako Estatuko indar armatuek. Berriki atera dira argitara, gainera, militarren esku-hartze bortitza erakusten duten zenbait irudi.

Horietan ikus daiteke nola tirokatzen dituzten manifestari kaledoniarrak Frantziako tropek, helikopteroetan sartuta. Euren burua babesten saiatzen dira irudietan ageri diren pertsonak, besteak beste, aulki batzuk hartuta.

Hainbat iturriren arabera, sei dira Frantziako indarrek azken asteetan erail dituzten manifestariak. Beste iturri batzuek hildako lau manifestariren berri eman dute, baita sei polizia-agenteren heriotzen berri ere.

Larrialdi-egoera

Kaledoniarren protestak zirela-eta, maiatzaren erdialdean ezarri zuen larrialdi-egoera Frantziako Gobernuak: etxeratze-agindua, Frantziako Armadaren esku-hartzea, Tik Tok erabiltzeko debekua, eta abar. Larrialdi-egoera indargabetu zuen gobernuak maiatzaren 28an, baina zenbait salbuespen-neurri mantendu zituen; hala nola, 18:00etatik 06:00etara bitartean kalera irteteko debekua eta alkohola saltzeko debekua.

Protestak hasi zirenetik, milaka militar eta polizia (antza, 3.500 inguru) mobilizatu dituzte Kaledonia Berrira, eta 500 manifestari inguru atxilotu dituzte.

NO HAY COMENTARIOS