ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/03/12 08:44

Deustuko jaiak denontzat! lelopean, hirugarren urtez jarraian, hainbat ekimen izango dira Deustuko (Bilbo, Bizkaia) festetan. "Beto politikoak iraun bitartean, beharrezkoa ikusten dugu gure parte hartzeko eskubidea defendatzea eta Deustuko jaietan espazio zabalak bermatzea", azaldu dute dinamikan parte hartzen duten kideek: "Jaietan parte hartzeko eskubidea aldarrikatu eta defendatuko dugu".

Martxoaren 21ean eta 22an egingo dituzte Deustuko jaiak denontzat! dinamikak antolatutako ekimenak. Ostiral arratsaldeko egitaraua 19:30ean hasiko da Bidegorri tabernatik, eta parte hartuko dute Alpha Etxeak, Chuleria, joder! eta Ezezez taldeek nahiz Pizzkolabiz DJak. Larunbatean, berriz, egun osokoa izango da egitaraua: Jamaiketako! musika-saioa Oskarbi eta Madariaga tabernetan eguerdian, bazkaria parkeko hockey pistan, Sama Sikuren fanfarrea arratsaldean, eta rap-saioak nahiz DJak gauean.

Deustun 2023an jarri zuten martxan Deustuko jaiak denontzat! dinamika, auzoko kolektibo eta pertsona ugariren babesarekin. Helburu argi bat daukate: "auzoko eragileek Jai Batzordean baldintza berdinetan parte hartzeko" daukaten eskubidea defendatzea eta horren alde aritzea. Izan ere, Ezker Abertzaleak beto politikoa jarri eta festetan parte izatea debekatu zion Gazte Koordinadora Sozialistari (GKS) 2022an, eta indarrean mantentzen du arrazoi politikoetan oinarritutako debekua.

NO HAY COMENTARIOS