ACTUALIDAD / Itaia
Itaiak hainbat protesta egin ditu, azken erailketa matxista salatzeko
Gernikan, Tolosan, Azpeitian, Beasainen eta Zarautzen egin ditu elkarretaratzeak Itaiak, 'Indarkeria matxista orori aurre egin' lelopean. Aurreko asteburuan erail zuen Soraluzeko emakume bat bere senarrak, Benidormen.
2022eko irailaren 30
Itaiak hainbat protesta egin ditu, azken erailketa matxista salatzeko

Azken egunetan hainbat protesta egin ditu Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak, argitara atera den azken erailketa matxista salatzeko; aurreko asteburuan Soraluzeko (Gipuzkoa) andre bat erail zuen bere senarrak, Benidormen (Alacant). Hala, Indarkeria matxista orori aurre egin egin aldarritzat hartuta, Itaiak protestara deitu zuen zenbait herritan.

Hain zuzen, Itaiako kideek Gernikan (Bizkaia) eta Tolosan (Gipuzkoa) antolatu zituzten elkarretaratzeak astearterako, eta hurrengo egunean, asteazkenean, Azpeitian (Gipuzkoa) eta Beasainen (Gipuzkoa) egin zituzten kontzentrazioak. Atzo, ostegunean, Zarautzen (Gipuzkoa) izan zen protesta bat.

Indarkeria matxistari eta, orokorrean, "emakume langileon aurkako eraso orori" aurre egiteko tresna "eraginkorrak" martxan jartzea "urgentziazkoa" dela azpimarratu dute Itaiako kideek, eta emakume langile orori egin diote antolakuntzara batzeko deia.