AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/09/30 10:14

Azken egunetan hainbat protesta egin ditu Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak, argitara atera den azken erailketa matxista salatzeko; aurreko asteburuan Soraluzeko (Gipuzkoa) andre bat erail zuen bere senarrak, Benidormen (Alacant). Hala, Indarkeria matxista orori aurre egin egin aldarritzat hartuta, Itaiak protestara deitu zuen zenbait herritan.

Hain zuzen, Itaiako kideek Gernikan (Bizkaia) eta Tolosan (Gipuzkoa) antolatu zituzten elkarretaratzeak astearterako, eta hurrengo egunean, asteazkenean, Azpeitian (Gipuzkoa) eta Beasainen (Gipuzkoa) egin zituzten kontzentrazioak. Atzo, ostegunean, Zarautzen (Gipuzkoa) izan zen protesta bat.

Indarkeria matxistari eta, orokorrean, "emakume langileon aurkako eraso orori" aurre egiteko tresna "eraginkorrak" martxan jartzea "urgentziazkoa" dela azpimarratu dute Itaiako kideek, eta emakume langile orori egin diote antolakuntzara batzeko deia.

EZ DAGO IRUZKINIK