ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/11/24 15:54

Azaroaren 25a izango da bihar, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna, eta, azken urteetan egin bezala, kaleak hartzera deitu du Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Beharrezkotzat jo du, beste behin ere, indarkeria matxistaren kontrako borroka kalean indartzea, "matxismoa ukatzen duten ideia faxistei nahiz erasotzaileen inpunitateari" aurre egiteko eta "matxismoarekin behin betiko amaituko duen alternatiba eraikitzeko".

Aurten, Euskal Herriko 22 herritan egingo ditu mobilizazioak Itaiak Azaroaren 25ean. Hona hemen deialdi guztiak:

  • Zestoa: 19:00etan, herriko plazan.
  • Zarautz: 18:00etan, udaletxe plazan.
  • Tolosa: 20:00etan, Euskal Herria plazan.
  • Ondarroa: 18:00etan, Plaza Gainean.
  • Lizarra: 19:00etan, Baja Navarran.
  • Iruñea: 18:00etan, Errekoleten Plazan.
  • Irun: 19:00etan, San Juan plazan.
  • Hernani: 18:30ean, Gudarien Plazan.
  • Gernika: 18:30ean, Merkurion.
  • Gasteiz: 18:30ean, Andre Mari Zuriaren plazan.
  • Gares: 18:00etan, Los Fueros pasealekuan.
  • Ermua: 18:30ean, Martxoak 8 plazan.
  • Durango: 19:30ean, Santa Anan.
  • Donostia: 18:30ean, Bulebarrean.
  • Bilbo: 18:30ean, Eliptikan.
  • Beasain: 19:00etan, herriko plazan.
  • Basauri: 19:30ean, Bentako Plazan.
  • Baiona: 18:00etan, Merkatu Plazan.
  • Azpeitia: 19:00etan, herriko plazan.
  • Azkoitia: 19:00etan, elizako atarian.
  • Arrasate: 18:00etan, Sebero Altuben.
  • Altsasu: 19:00etan, Foruen Plazan.
NO HAY COMENTARIOS