ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/09/05 11:03

Atzo arratsaldean, kontzentrazio bat egin zuten ehunka pertsonak Bilboko (Bizkaia) Arriaga Plazan, Israel desegin. Harreman oro eten lelopean. Palestinarekin Elkartasuna plataformak antolatu zuen mobilizazioa, aurreko egunean Espainiako Vueltako protestetan atxilotutako lagunei elkartasuna adierazteko. "Guardia Zibilaren eta Ertzaintzaren eskuetan hainbat ekintzailek jasandako errepresioa" salatu zuten elkarretaratzean, "bai aurreko etapan Nafarroan, bai asteazkeneko etapan Bilbon".

Plataformak azpimarratu zuenez, Vueltan Israel Premier Techen parte-hartzearen kontra izan diren mobilizazioei esker, "antolakuntzak helmuga bertan behera utzi behar izan zuen". Hori dela-eta, "Palestinako herriaren garaipentzat" hartu zuen asteazkenekoa.

Palestinarekin Elkartasunak gogorarazi zuen "Israelgo Estatu terroristak kirola oro har eta Israel Premier Tech taldea zehazki bere irudia zuritzeko" erabiltzen dituela. Horregatik jo zuen beharrezkotzat estatu sionistaren eta bere konplize guztien kontra mobilizatzen jarraitzea. "Palestinar herriaren borroka babesten jarraitzeko beharra" erreibindikatzearekin batera, urriaren 4rako Iruñean (Nafarroa) manifestazio bat antolatu duela nabarmendu zuen, 2023ko urriko altxamenduaren bigarren urteurrenaren harira.

Bestalde, agintari instituzionalek Palestinaren aldeko protesten aurka martxan jarritako kriminalizazio-kanpaina salatu zuen plataformak, eta "sionismoaren aurkako eta herri palestinarraren aldeko borroka eta elkartasun mota guztien zilegitasuna" aldarrikatu zuen.

NO HAY COMENTARIOS