ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Diario Sirio Libanés
2025/10/03 20:56

2023ko urriaren 7aren osteko ofentsiba baino lehen ere, nazioarteko erakunde askok ohartarazten zuten Israelgo Estatuak etengabe urratzen zituela nazioarteko zuzenbidearen oinarrizko printzipioak. Israeli Law Resource Center (ILRC) elkartearen datuetan oinarritutako txosten baten arabera, estatu sionistaren jarduerak bat datoz Nazio Batuen Erakundeko (NBE) hainbat ebazpen (Genovako Hitzarmenak eta bestelako itun juridiko batzuk kasu) hausteko patroiarekin. Azterketa horiek, gainera, argi erakusten dute lege-apurketa horiek, salbuespenak izatetik urrun, sistematikoak izan direla Israelgo Estatua sortu zuten momentutik.

Israelgo Estatuak NBEko Segurtasun Kontseiluak markatutako 28 ebazpen ezberdin urratu ditu zuzenean (bakoitza behin baino gehiagotan). Nazioarteko ebazpen horiek, teorian, lotesleak dira kide diren estatu guztientzat, NBEren Gutunaren 25. artikuluak seinalatzen duenez. Estatu sionistaren urraketak lurren okupazioari, anexioei eta ekintza militarrei lotutakoak dira batik bat.

Palestinako lurren lapurretari eta politika kolonialei buruzko datuek argi erakusten dute sionisten lege-hauste sistematikoa. 1948tik hasita, "Israelek" NBEren banaketa-planak ezarritako mugak baino %15 lurralde gehiago bereganatu zituen, eta ondorengo urteetan, okupatutako lurren %70etik gora jarri zituen ofizialki bere kontrolpean, Palestinako baliabide naturalak bere ekonomiaren mesederako ustiatuz. 1967aren ostean, 200 kolonia zibil baino gehiago eraiki zituen lurralde palestinarretan; 450.000 biztanle "israeldar" inguruk egiten dute bizitza eremu horietan, Genovako Laugarren Hitzarmenaren 49. artikuluak espresuki debekatzen duen arren.

Horrekin batera, palestinarren bortxazko kanporaketa izan da sarraskiaren alderdirik esanguratsuenetako bat. Dokumentuek diote 750.000 palestinar inguruk ezin izan dutela beren etxeetara itzuli 1948ko eta 1967ko operazioen ondoren. Ekintza horiek guztiek NBEren 194. eta 237. ebazpenak urratzen dituzte, baita Genovako Hitzarmeneko 45., 46. eta 49. artikuluak ere.

Zisjordaniako bereizketa-horma ere legez kontrakotzat jo zuen Nazioarteko Justizia Auzitegiak 2004an. Epaitegiaren arabera, horma horren eraikuntzak eta hari lotutako administrazio-erregimenak nazioarteko zuzenbidea urratzen dute, lurren berehalako anexioa eraginez eta palestinarren mugimendu-askatasuna, lana, osasuna eta hezkuntza bezalako oinarrizko baliabideak urratuz.

NO HAY COMENTARIOS