ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuaren aitzinean batu dira hainbat kolektibo. FOTOGRAFÍA / Berria
2024/05/14 10:42

Iruñeko (Nafarroa) Damas Apostólicas aterpetxea maiatzaren 19an, igande honetan, ixtea erabaki du Nafarroako Gobernuak. Erabakiari eutsiz gero, etxerik gabeko 149 pertsona geratuko dira aterperik gabe, horretarako espazio bat baita behin-behineko azpiegitura hori.

Hainbat kolektibo eta elkarte batu dira aste honetan egoera salatzeko, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuaren aitzinean; besteak beste, Apoyo Mutuo, Stop Arrazakeria, Elkarte eta abar. Azaldu dutenez, 199 pertsonak jo dute aterpe horretara azken hiru hilabeteetan, eta, ondorioz, horietatik 93 "kalean utzi dituzte, gutxienez".

Arazoa ez dela berria ere salatu dute. Aurreko urteko martxoaren 31n "etxegabeak kalean utzi zituzten, negua iritsi zen eta ez zuten egoera aurreikusteko pausorik eman". Zentzu horretan, auzi honi dagokionez, erakundeen "planik ez dagoela" seinalatu dute. Beharrezkotzat jo dute, gainera, hainbat diskurtsoren mugekin amaitzea; besteak beste, aterpe bat "hotz-olatua iristean" soilik exijitzen duten diskurtsoak, edota "eskubideak bermatzen ez dituzten epe luzeko planak" sostengatzen dituztenak.

Baliabide "iraunkorrak" exijitu dituzte aipatutako kolektiboek, bai eta urte osoan zehar "sarbidea bermatuko duen" zerbitzu bat ere. Laburbilduz, "etxea eta janaria" galdegin dituzte pertsona etxegabeentzat, "erroldatzeko eta herri-babeserako sarbidea" bermatzearekin batera.

NO HAY COMENTARIOS