ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/02/07 12:56

EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik berriki aurkeztu dute adierazpen bat Iruñeko (Nafarroa) Udalean, Erorien Monumentu faxista mantentzeko hautua berretsiz eta horretarako beste pauso bat emanez. Elkarte memorialistek salatu dute hiru alderdiak entzungor egiten ari direla eraikin frankista eraisteko aldarri indartsuari, eta mobilizatzen jarraitzen dute, beraz: udalbatzarrak atzo osoko bilkura bat zuela probestuta, udaletxe aurrean egin zuten protesta zaratatsu bat, beste behin ere, Erorien Monumentuaren eraispenaren alde.

Elkarte memorialistek salatu dute ez dela nahikoa oroigarri frankistari izena eta ustezko eginkizuna aldatzearekin, "eraikinaren osotasuna" delako hari izaera faxista ematen diona, eta ez bere izena edo edukia soilik. Gaitzetsi egin dute udaleko EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik urratsak egiten segitzea Erorien Monumentua mantendu dadin, ematen baitu Nafarroako Parlamentuan hori ahalbidetzeko lege-aldaketa bat mahaigaineratuko dutela. Elkarte memorialistek berriz eskatu diete zorrotz, bai EH Bildu buru duen Iruñeko Udalari bai Nafarroako Gobernuari, monumentu frankista botatzeko neurriak har ditzatela, hura aldatzen eta "beste esanahi bat ematen" saiatu beharrean.

NO HAY COMENTARIOS