ACTUALIDAD / Espacios de control obrero
Ipar Euskal Herriko Gaztetxeek topaketa bat egin dute Itsasun
Besteak beste, Gaztetxeen funtzioez aritu dira Goxoki Gaztetxean egindako jardunaldian.
2025eko ekainaren 27
Ipar Euskal Herriko Gaztetxeek topaketa bat egin dute Itsasun

Joan den ekainaren 21ean izan zen Ipar Euskal Herriko Gaztetxeen topaketa, Itsasuko (Lapurdi) Goxokin. Gaztetxeen arteko sarea indartzea izan da helburu nagusia, baita hainbat auziren inguruan elkarrekin hausnartzea ere. Apirilean lehenengo asanblada zabal bat egin eta pixkanaka topaketari forma eman ondoren, egun osoko egitarau bat antolatu zuten hilaren 21erako, elkarlanerako mugarri bat izan zedin.

Goizeko 09:00etan elkartu ziren Gaztetxeetako dozenaka kide Goxokin. Gosariaren ondotik, erasoen kontrako protokoloak, soinu-teknika, grafitia eta komunikazioa lantzeko tailerrak egin zituzten taldeka banatuta. Bazkariaren ondoren, berriz, mahai-inguru nagusi bat izan zen, Gaztetxeen funtzioez gogoeta egiteko. Saioan parte hartu zuten, hain justu, Bilboko (Bizkaia) Etxarri, Hendaiako (Lapurdi) Enbata eta Gernikako (Bizkaia) Gaztetxe berriko kideek. Mahai-ingurua eta gero, Olinpiadak egin zituzten gazteek.