ACTUALIDAD / Régimen salarial
Hondarribiko ontzi bateko behargin bat hil da, bihotzekoak jota
Santoña parean ari zen arrantzan bihotzekoa izan zuenean. Aurten, gutxienez hamasei lan-heriotza atera dira argitara Euskal Herrian.
2022eko apirilaren 7
Hondarribiko ontzi bateko behargin bat hil da, bihotzekoak jota

Atzo, asteazkenean, Hondarribiko (Gipuzkoa) San Antonio Berria ontziko langile bat hil zen Santoña parean, Kantabrian. Berdelaren arrantzan ari zen han, eta bihotzekoak jota zendu zen. 51 urte zituen.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik Euskal Herrian jakitera eman den hamaseigarren lan-heriotza da honakoa.