ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/06/29 23:20

Libiako salbamendu-zerbitzuek hogei migratzaile topatu zituzten hilik atzo, ekainaren 29an, Libiaren hegoaldeko desertuan, Libia eta Txad bereizten dituen mugatik gertu. Dirudienez, bi egun lehenago hil ziren hogei pertsona horiek, ur faltaren eta tenperatura altuen eraginez. Kamioneta baten inguruan topatu zituzten hilotz guztiak; antza, matxura bat izan zuen ibilgailuak, eta horren ondorioz ekin zioten oinez ibiltzeari.

Afrikako eta Ekialde Ertaineko gerretatik eta miseriatik ihesi doazen milaka lagunentzat igarobide bat bihurtu da Libia, eta gehienek heltzen diote Mediterraneo Erdialdeko ibilbideari. Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen arabera, handik migratzen ahalegindu diren 9.340 pertsona itzuli dituzte Libiara, nahiz eta eremu "ez segurutzat" jotzen duten erakunde humanitarioek. 156 pertsona hil dira handik igarotzean, eta 565 desagertu dira.

NO HAY COMENTARIOS