ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/12/16 09:47

Bidasoko Gazte Langileon Asanbladak aurreko asteartean jakinarazi zuen lokal bat birjabetu duela Irunen (Gipuzkoa), Eguzkitza kalean. Besteak beste, "sistema kontsumistatik aldenduko den gazteentzako gune autogestionatu bat lortzea" da asmoa: "Instituzioetatik kanpo, gure kabuz doakoa izango den eta gure beharrak asetuko dituen aisialdia antolatzeko espazioak behar ditugu".

Hamabost urtez hutsik egon den espaziora sartu bezain pronto jarri zen asanblada harremanetan lokalaren jabe legalekin. Ertzaintzarengana jo zuten haiek, eta lekura bertaratu eta bertan zeuden bi gazte identifikatu zituzten poliziek. Prozesu judizial bat martxan da, beraz, eta epaileak zehaztu du jadanik epaiketaren data: urtarrilaren 15ean izango da, hilabete barru.

Dena den, espazioa egokitzen eta lanean jarraituko du Bidasoko Gazte Langileon Asanbladak. Atzo egin zuen bilera ireki bat, egoeraren berri emateko eta hurrengo urratsei buruz hitz egiteko.

NO HAY COMENTARIOS