ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/09/22 12:06

Donostian (Gipuzkoa) dago Hedonai estetika-zentroa, eta han aritzen diren beharginek azaldu dutenez, hilabeteak daramatzate lantokiko osasun-baldintzak salatzen. Jakinarazi dute "osasunarentzat kaltegarriak diren" baldintzak jasaten dituztela haien lanpostuetan; besteak beste, "zikinkeria, lizuna eta hezetasunak" dira nagusi haien lantokian. Horren ondorioz, langileen osasunak okerrera egin duela salatu dute, "gaixotasunak, asmaren areagotzea, sudurreko zauriak" eta abar pairatu baitituzte laneko baldintzak direla-eta.

Enpresak, ordea, langileen kexuei entzungor egin die, eta ez du neurririk hartu haien osasuna ziurtatzeko. Gainera, ordutegi berriak ezarri dizkiete, eta horrek are gehiago zailtzen du soldatapeko lana eta "egoera familiarra" uztartu ahal izatea.

Hala, borrokara jo dute Hedonai zentroko langileek, Donostiako Laneko Autodefentsa Sarearekin batera, eta beharginen osasun- eta lan-baldintzen defentsan: nagusiki, osasun-baldintzak bermatzeko neurriak har ditzala exijitu diote enpresari, eta horretarako, lantokian hainbat obra egin ditzala eskatu diote.

"Bizitza garestitzen ari den bitartean, Hedonai bezalako enpresek pobretzera eta lan-baldintza negargarrietan lan egitera behartzen dituzte langileak. Horrelako [enpresa] askok, beren irabaziak bermatzeko, legeak sistematikoki urratzen dituzte, inolako ondoriorik izan gabe", adierazi dute Donostiako Laneko Autodefentsa Sareko kideek: "Horren aurrean, langile klasearen antolakuntza da aukera bakarra".

NO HAY COMENTARIOS