Euskal Herriko Mugimendu Sozialistak abenduaren 16an eman zuen aurrerantzean bere erreferente politiko nagusia izango denaren berri: Euskal Herriko Kontseilu Sozialista (EHKS) aurkeztu zuen Eibarko (Gipuzkoa) Astelena frontoian, 1.500 lagunetik gora bildu zituen ekitaldi batean. Antolakunde berria aurkezteaz gain, norabide estrategikoari buruzko dokumentu bat eman zuten argitara egun horretan: Estrategia sozialista berria.
Orain, Euskal Herri osoan barrena aurkeztuko dute Euskal Herriko Kontseilu Sozialista. Hamaika aurkezpen saio antolatu dituzte tokian toki, antolakunde berriak gaur egungo egoerari buruz egiten duen irakurketa aletzeko, eta berehalako erronka politikoei buruz hitz egiteko.
Abenduaren amaieran hasita, hainbat aurkezpen izan dira jada: Zarautzen (Gipuzkoa), Arrasaten (Gipuzkoa), Azpeitian (Gipuzkoa), Legazpin (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba), Lekunberrin (Nafarroa), Altsasun (Nafarroa) eta Lekeition (Bizkaia), hain zuzen ere. Gaur, Hernanin (Gipuzkoa), Villabonan (Gipuzkoa), Zumaian (Gipuzkoa) nahiz Lesakan (Nafarroa) egingo dute EHKS aurkezteko saio bana.
Hona hemen datozen egunetan izango diren aurkezpenak:
GIPUZKOA
ARABA
LAPURDI
NAFARROA BEHEREA
NAFARROA
BIZKAIA