AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/12/26 22:40

Euskal Herriko Mugimendu Sozialistak abenduaren 16an eman zuen argitara aurrerantzean bere erreferente politiko nagusia izango dena eta, besteak beste, mugimenduaren bozeramailetza-lanak hartuko dituena: Euskal Herriko Kontseilu Sozialista (EHKS). Euskal Herriko Mugimendu Sozialista batuko du antolakunde berriak, eta bere helburu nagusietako bat da langileon artean komunismoa hegemoniko bilakatzeko lan politikoa egitea.

Eibarko (Gipuzkoa) Astelena frontoian izan zen Euskal Herriko Kontseilu Sozialista aurkezteko ekitaldi jendetsua, eta antolakundea aurkeztearekin batera, ildo estrategikoari buruzko dokumentu bat argitaratu zuten: Estrategia sozialista berria.

Orain, Euskal Herri osoko hamaika herritan izango dira antolakunde berria aurkezteko saioak. Zehazki, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Lapurdiko eta Nafarroako 31 herritan egingo dituzte aurkezpenak.

Hona hemen orain arte plazaratutako hitzorduak:

GIPUZKOA

  • Zarautz: abenduaren 29an, 18:30ean Gaztelekuan
  • Arrasate: abenduaren 30ean, 12:30ean Etxaluzen
  • Azpeitia: abenduaren 30ean, 11:00etan Esklabak Zentro Sozialistan
  • Legazpi: abenduaren 30ean, 12:30ean Kultur Etxean
  • Hernani: urtarrilaren 3an, 18:30ean Biteri Kultur Etxean
  • Andoain: urtarrilaren 4an, 19:00etan Igaran (Eskola kalea, 4)
  • Villabona: urtarrilaren 3an, 19:00etan Aljiben
  • Zumaia: urtarrilaren 3an, 19:00etan Etxape Zentro Sozialistan
  • Beasain: urtarrilaren 4an, 18:30ean Goierriko Zentro Sozialistan
  • Orereta: urtarrilaren 4an, 18:30ean Reina aretoan
  • Irun: urtarrilaren 4an, 18:30ean Palmera Monteron
  • Tolosa: urtarrilaren 4an, 19:00etan Apaiz Etxean
  • Donostia: urtarrilaren 5ean, 18:00etan Donostiako Zentro Sozialistan

ARABA

  • Gasteiz: abenduaren 28an, 18:30ean Aldabe Gizartetxean
  • Laudio: urtarrilaren 7an, 12:00etan Erabilera anitzeko gelan (herriko plazan)

LAPURDI

  • Baiona: urtarrilaren 5ean

NAFARROA

  • Lekunberri: abenduaren 27an, 19:00etan Printzan
  • Altsasu: abenduaren 29an, 18:00etan Iortia Kulturgunean
  • Lesaka: urtarrilaren 3an
  • Lizarra: urtarrilaren 4an, 19:30ean Kultur Etxean
  • Otsagabia: urtarrilaren 4an
  • Iruñea: urtarrilaren 4an, 19:00etan Kaldereriako aretoan

BIZKAIA

  • Lekeitio: abenduaren 29an, 18:00etan Mozolomendin
  • Algorta: urtarrilaren 4an
  • Durango: urtarrilaren 4an, 18:30ean San Antonio Santa Rita ikastetxeko aretoan
  • Ermua: urtarrilaren 4an, 18:30ean Lobiano Kulturgunean
  • Ondarroa: urtarrilaren 4an, 18:30ean Kofradia Zaharrean
  • Santurtzi: urtarrilaren 4an
  • Basauri: urtarrilaren 5ean, 18:00etan Arizko dorretxean
  • Gernika: urtarrilaren 7an, 12:00etan Astran
  • Bilbo: urtarrilaren 12an, 18:30ean La Bolsan
EZ DAGO IRUZKINIK