Pasa den asteartean, hilak 13, emakume bati sexu-erasoa egin zion gizonezko batek Bilbon (Bizkaia), hain zuzen, Prim kaleko igogailu publikoan. Emakumearen atzetik sartu zen gizona, eta eraso egin zion bat-batean, gorputzean ukituak eginez. Hala, igogailuaren atea ireki zenean, lasterka irten zen emakumezkoa.
Handik bi egunera atxilotu dute
45 urteko erasotzailea, emakumeari sexu-erasoa egitea leporatuta. Aurretik ere salatua izan da gizona, "sexu-askatasunaren
aurkako delituengatik".