AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/10/16 11:44

Pasa den asteartean, hilak 13, emakume bati sexu-erasoa egin zion gizonezko batek Bilbon (Bizkaia), hain zuzen, Prim kaleko igogailu publikoan. Emakumearen atzetik sartu zen gizona, eta eraso egin zion bat-batean, gorputzean ukituak eginez. Hala, igogailuaren atea ireki zenean, lasterka irten zen emakumezkoa. 

Handik bi egunera atxilotu dute 45 urteko erasotzailea, emakumeari sexu-erasoa egitea leporatuta. Aurretik ere salatua izan da gizona, "sexu-askatasunaren aurkako delituengatik".