ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Irish Sport for Palestine (X)
2025/10/21 14:07

Israelgo Estatuak nazioartean duen kirol-ordezkari bat, Elitzur Ramla saskibaloi-taldea, laster da Euskal Herrira etortzekoa. Teorian azaroaren 25ean eta 27an jokatuko du Gernikako (Bizkaia) Maloste kiroldegian, bertako saskibaloi-taldearen kontra. Palestinarekin Elkartasuna plataformak azaldu duenez, talde israeldarrarekin aritzearen kontra agertu da publikoki Gernikako klubeko presidentea, baina oraingoz ez dago argi ea hitzorduek aurrera egingo duten edo ez: "Begi onez ikusten dugu taldeak ez jokatzeko erabakia hartzea, baina herritarroi dagokigu presioa egitea, partidua bertan behera gelditu dadin".

Palestinarekin Elkartasunak "oso larritzat" jo du "talde israeldarrek normaltasun osoz nazioarteko txapelketetan parte hartzea", gogorarazi baitu "sionistek palestinarren aurkako genozidioa eta haien izaera koloniala zuritzeko erabiltzen dituztela horrelako kirol-ikuskizunak". Horiek horrela, "Israelekin harreman oro eteteko bidean" presioa egitera deitu du, kirolean barne: "Beharrezkoa iruditzen zaigu 'kirola eta politika ez nahastearen' diskurtsoari aurre egitea. Vueltarekin egin bezala, hemen ere argi esan eta egin behar dugu".

Elitzur Ramlak Gernikan hitzartuta dituen partiden aurka, beraz, boikotera deitu du Palestinarekin Elkartasunak, eta ohartarazi du talde sionistaren presentziaren kontra mobilizatuko dela. Xehetasun gehiago emateko, agerraldi bat egingo du urriaren 24an, 18:30ean Gernikako Auditorioan.

NO HAY COMENTARIOS