"Netanyahuk bere armada militarreko buruei eraso gogorrak egiteko agindu ostean, gutxienez 100 palestinar erail dituzte, tartean 35 haur", azaldu du berriki Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS). Duela gutxi jarri zituen martxan Palestinaren Aldeko Gazte Komiteak Euskal Herriko hainbat herritan, eta, Gazako azken erasoak salatzeko, mobilizatzera deitu dute talde horiek. Palestina askatzeko Israel desegin lelotzat hartuta antolatu dituzte protestak batzordeek, 20 bat herritan; gaur eta bihar artean izango dira mobilizazioak.
"Saldu nahi izan diguten bake-planaren atzean genozidioa baino ez dago", dio GKSk, ohartaraziz Mendebaldeko gobernuek onartu dutela "Gaza azken hondarretaraino suntsitzen jarraitzen duen" plan hori. "Israelen izaera kolonialista eta genozida" salatu du berriz gazte-antolakundeak, eta beharrezkotzat jo du estatu sionistaren kontrako "boikota indartzea" eta "Mendebaldeko agintarien konplizitatea seinalatzea". Gaineratu duenez, "kaleetan Israelen desegitea aldarrikatzen jarraitu behar dugu, hori bera baita palestinarren askatasuna lortzeko bide bakarra".
Hona hemen Palestinaren Aldeko Gazte Komiteek egindako mobilizazio-deialdiak: