ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Langileak, 2020ko martxoan.
2022/01/27 10:27

Badirudi geratzeko etorri direla aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak. Berriki azaldu dugu kazeta honetan ustez behin-behinekoa zen espedientea eta hari lotutako baldintzak luzatu nahi dituela Volkswagen Nafarroak, eta asmo hori erakutsi du Gasteizko (Araba) Mercedesek ere: ekainera arte luzatu nahi du enplegu-erregulazioko espedientea, hornidura-arazoak argudiotzat hartuta. Denbora tarte horretan, langile bakoitzari gehienez 30 egunez aplikatu nahi zaizkie erregulazioak jasotzen dituen baldintzak.

Oraindik baldintza horiek negoziatzen ari dira zuzendaritza eta sindikatuak, baina mahai gainean dagoen proposamenak okerragotu egiten ditu erregulazioaren baldintzak: aurretik ezarritako erregulazioaren bidez soldataren %80 kobratzen zuten beharginek, baina hemendik aurrera %70 besterik ez kobratzea proposatzen da. Otsailaren 4an amaituko da negoziatzeko epea.

Hainbat osagaien falta dela-eta, gainera, agian lantokia hainbat egunez itxi beharko duela ere esan du zuzendaritzak. Datorren astean etengo litzateke jarduna. Aurretik ere hartu du erabaki berdina; esaterako, fabrika itxita egon zen iazko abenduaren 17tik aurtengo urtarrilaren 3ra arte, mikrotxipen faltaren ondorioz.

Azpimarratzekoa da Espainiako Estatuan indarrean sartzear den lan-erreformak, besteak beste, ahalbidetu egiten duela aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak luzatzea. Enpresek erraztasun handiagoa izango dute horretarako, antolakuntzari edo ekoizpenari lotutako kausak nahiz kausa ekonomiko zein teknikoak aitzakitzat hartuta.

NO HAY COMENTARIOS