ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Iberdrola
2025/05/29 11:17

Mandoiako mendilerroan, Zeberio eta Bedia (Bizkaia) udalerrietan, parke eoliko bat eraiki nahi du Ferosca Wind SL enpresak. 27 megawatteko potentzia izango luketen sei aerosorgailuk osatuko lukete parkea, eta Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Orozko, Usansolo eta Zaratamo (Bizkaia) herriei ere eragingo lieke eraikuntzak; baita Laudiori (Araba) ere, lur azpiko linea elektriko bat dela-eta.

Bukatzear da makroproiektuaren kontrako helegiteak aurkezteko epea, eta Eusko Jaurlaritzak asmoen berri publikoki eman duen arren, kolektibo ekologistek jakinarazi dute irregulartasunak izan direla proiektua aurrera ateratzeko administrazio-tramiteetan. Gaineratu dutenez, kaltetuak izango diren bizilagunei ez diete inolako informazio zuzenik eman, "ez kontsulta-fasean ez informazio publikoaren fasean", horrela, helegiteak jartzeko aukera murriztuz.

Parkeak ingurune naturalean eragin ditzakeen kalteez ere ohartarazi dute: aerosorgailuek altura ikaragarria izango dutela (200 metrokoa guztira) eta instalazioak inguruko auzoetatik eta baserrietatik 2 kilometro eskasera egongo direla azpimarratu dute; izan ere, aerosorgailuen hegalen zarata 3,5 kilometrora entzuten da, eta infrasoinuak 15 kilometrora.

Parke eolikoak, bestalde, babestutako inguruneen arteko lotura eta arriskuan dauden hamaika espezie kaltetu ditzakeela seinalatu dute talde ekologistek, eta Ingurumen-Inpaktuaren Azterketak ez dituela kontuan hartzen hainbat eremu; hala nola Igorre (parketik 1,3 kilometrora) edo Arantzazu (2,1 kilometrora).

NO HAY COMENTARIOS