ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
EHKSren aurkezpena Santurtzin, iaz.
2025/02/04 17:57

Euskal Herriko gero eta leku gehiagotan ari dira antolatzen Kontseilu Sozialistak; Euskal Herriko Kontseilu Sozialistaren (EHKS) parte diren tokian tokiko taldeak. Oraingoan, Ezkerraldean eman dute albiste ona: Ezkerraldeko Kontseilu Sozialista sortu dute. Aurkezpen-oharrean bertako kideek jakinarazi dutenez, "borrokatzeko tresna politikoa" izango da Kontseilua, "bizi-baldintzen okertzearen eta autoritarismoaren gorakadaren aurka, eta kalitatezko bizi-baldintza unibertsalen eta langileon askatasun politikoen alde". Helburutzat dauka "eskualdean gero eta jende gehiago antolakuntza komunistara batzea", "kapitalismoaren gaitzak gainditu ditzakeen irtenbide bakarra gizarte-eredu sozialista sortzea" dela iritzita; "klaserik eta zapalkuntzarik gabekoa".

Ezkerraldeko Kontseilu Sozialistak nabarmendu duenez, eskualdeko langileen egunerokoan "bereziki agerikoak" dira "lan-ezegonkortasuna, etxebizitzarako sarbide arazoa, indarkeria matxista kasuak edo jazarpen polizialaren areagotzea, besteak beste". Horren adibidetzat jo ditu "langabezia-tasa altuak, proletalgoaren aurkako jazarpen etengabea, 7.000tik gorako etxebizitza hutsak, armagintza-enpresen presentzia edo portutik sarritan egindako arma bidalketak". Egoera horrek, baina, "krisi kapitalista global bati erantzuten" diola ekarri du gogora Kontseilu Sozialista berriak, eta egiturazkoa dela krisi hori. Eta, egoera horretan, betiereko galtzailea langile-klasea dela seinalatu du, bere azalean jasaten baititu "pobretzea, eskubide politikoen murrizketa, gorakada belikoa, zapalkuntzen areagotzea edo ideia erreakzionarioen eta adierazpen faxisten gorakada".

Horri guztiari "antolakuntza komunistaren bidez aurre egitea" beharrezkotzat jo dute Ezkerraldeko kideek, eta, hain zuzen ere, horretarako sortu dute Kontseilu Sozialista. "Gaurdanik langileria subjektu politiko independente gisa eratzea funtsezkoa da. Ezinbestekoa baita politikari profesionalen alderdietatik kanpo antolatzea, eta militantzian eta borrokan oinarritutako kultura politikoaren baitan antolatzea", aldarrikatu dute. Eskualdeko langileriari dei egin diote, hala, "alternatiba sozialista eraikitzera".

NO HAY COMENTARIOS