ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/07/10 08:39

Hiru hilabete igaro dira Ertzaintzak Etxarriren desalojo egunetan larriki zauritu zintuenetik. Zer nolako babesa izan duzu kalean?

Lehenengo momentutik nirekin egon dira nire lagunak, eta babes handia izan dut.

Hasieran, Eusko Jaurlaritzak ukatu egin zuen Ertzaintzak zauritu zintuenik. Kargak izan eta handik hilabetera arte ez zuen aitortu Bingen Zupiriak Poliziak foam jaurtigai batekin jo zintuela. Nola bizi izan duzu Jaurlaritzak jarrera hori hartu izana?

Lehenengo momentutik ukatu dute kasua eta Ertzaintza ezkutatzen saiatzen ibili dira. Baina frogak aurkeztu ditugu, eta frogak oso argiak dira. Argi ikusten da nor izan zen, eta ez zaie gertatutakoa onartzea beste aukerarik geratu. 

Zuk zeuk froga gisa aurkeztutako bideoetan ikusi ahal izan da hasieratik begi bistan zegoena, eta zauritu zintuen agentea identifikatzeko balio izan dute irudiek. Kontrara, Ertzaintzak aurkeztu dituen bideoek ez dute horretarako balio izan. Zer iritzi duzu horri buruz?

Hau betiko kontua da. Ertzaintzan gauzak egiten dituzte gardentasunerako izango balira bezala, eta esanez haiek nola lan egiten duten ikusteko neurriak badituztela, baina gezurra da dena. Gero beti saiatzen dira ezkutatzen, eta hori ez da aldatzen. Bada garaia gauzak aldatzen has daitezen.

Orain bodycam kamerak daramatzate gainean ertzainek. Orain dela hilabete inguru atera zen ETB-n Eusko Jaurlaritzak 2 milioi euro baino gehiago gastatu dituela horretan, eta jendearentzako zela hori; gardenagoak izateko. Baina, azkenerako, engainu bat da eta [bodycam-ek] ez dute ezertarako balio. Haiek erabakitzen dute kamerak noiz piztu eta noiz itzali, eta haiek babesteko baino ez dira. Saltzen digute guretzako zerbait izango balira bezala, baina haientzako besterik ez dira.

Oraintxe aurkeztu duzue Justizia Aranarentzat plataforma. Zein helburu ditu?

Plataformak hiru helburu ditu. Lehenengoa da nire kasuari oihartzuna ematea; bigarrena, Poliziaren bortizkeria salatzea; eta hirugarrena, justizia exijitzea.

NO HAY COMENTARIOS