ACTUALIDAD / Régimen salarial
Etxegabeko pertsona baten hilotza aurkitu dute Donostian
Ondarretako hondartza inguruko zubipe batean zendu zen 36 urteko mallorkarra, atzo goizean.
2020eko uztailaren 9
Etxegabeko pertsona baten hilotza aurkitu dute Donostian

Etxegabeko pertsona bat hilotz topatu zuten asteazken goizean Donostiako (Gipuzkoa) Ondarreta hondartza inguruan, hainbat lagunek gaua igaro ohi duten zubi baten azpian. Diario de Noticias egunkariak emandako informazioaren arabera, 36 urte zituen eraildako pertsonak, mallorkarra (Herrialde Katalanak) zen, eta beste hiru kiderekin pasatu zuen gaua. Gauean zehar, bularraldean min zuela adierazi zuen, baina goizean larrialdi-zerbitzuak iristerako hila zen.


Maiatzean, etxegabeko emakume batek ere bizitza galdu zuen Gasteizen (Araba), udalaren ardurapeko zentro batean. Apirilaren 15ean, alarma egoera ezarrita zegoenean, pertsona etxegabe baten gorpua aurkitu zuten Bilbon (Bizkaia), Miribilla polikiroldegiko behin-behineko aterpetxean. Urtarrilean, berriz, beste bi pertsonaren gorpuak topatu zituzten Durangon (Bizkaia) eta Donostian (Gipuzkoa).