ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/05/15 09:29

Okupazioaren kontrako ofentsibaren inguruan sakontzeko asmoz egin du Aukerak giltzapean bideoerreportajea Errakik. Apirilean zehaztu zuenez, bi zati ditu lanak: okupazioaren aurkako ofentsiba krisi testuinguruan kokatu eta, zehazki, zer mekanismoren bitartez gauzatzen den lantzen da aurreneko zatian, eta okupazioaren kontrako ofentsibak Langile Kontrolpeko Espazioetan duen eragina aztertzen da bigarrenean, okupazioaren kontrako ofentsibari erantzuteko proposamen bat mahaira aterata.

Urtebeteko ekoizpen-lanaren ostean, aurreko ostiralean estreinatu zuten ikus-entzunezkoa Bilbon (Bizkaia); 7Katu Gaztetxean, hain justu. Burlatako (Nafarroa) Gaztetxean izango da hurrengo emanaldia, datorren ostegunean, maiatzaren 18an. Errakik gogorarazi du, gainera, huste arriskuan dagoela Burlatako Gaztetxea. Aurreko astean egin zuten egoeraren berri emateko agerraldi bat Gazte Asanbladako kideek.

Parte-hartzaile ugari

Aukerak giltzapean erreportajean hitza hartu dute, besteak beste, Diego Delgado CTXT hedabideko kazetari eta antropologoak, Naomi Abad abokatuak, Stop Desokupa taldeko kide eta La Directa hedabideko kazetari batek, Maria Ortega abokatuak, Desokupa enpresak jazarritako Bartzelonako Raval auzoko emakume batek, Gasteizko (Araba) Etxebizitza Sindikatuko kide batek eta Euskal Herriko hainbat txokotako Langile Kontrolpeko Espazioetako hiru kidek; hain zuzen, Lizarrako (Nafarroa) eta Laudioko (Araba) Gaztetxeko bi kidek eta Azpeitiko (Gipuzkoa) Esklabak Zentro Sozialistako kide batek.

NO HAY COMENTARIOS