ACTUALIDAD / Consejos socialistas
Espetxeratua izan den Mugimendu Sozialistako kidearen absoluzioa eskatuko dute bihar Euskal Herriko hainbat herritan
Urruñarra da atxilotutako kidea, eta herri horretan gaur irten dira kalera bere absoluzioa exijitzeko. Lekuan lekuko hainbat Kontseilu Sozialistak biharko deitu dute mobilizatzera.
2022eko maiatzaren 27
Espetxeratua izan den Mugimendu Sozialistako kidearen absoluzioa eskatuko dute bihar Euskal Herriko hainbat herritan

Bart atxilotu dute Mugimendu Sozialistako militante urruñar bat Itziarren (Gipuzkoa), eta 2018an bere lan politikoa zela-eta ezarritako zigor bati lotuta, Martutenen (Gipuzkoa) kartzelaratu dute.

Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak zein Gazte Koordinadora Sozialistak protestara deitu dute gaur Urruñan (Lapurdi), Atxilotua askatu. Absoluzioa aldarritzat hartuta. Ez dira han bakarrik mobilizatuko, ordea: Euskal Herriko hainbat Kontseilu Sozialistak nahiz GKSk antolatu dituzte mobilizazioak biharko, larunbaterako.

Hona hemen biharko mobilizazio deialdi guztiak: