ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Beharginen elkarretaratzea Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean. Argazkia: @CNTsindikatua
2019/10/25 13:32

Bizkaiko Foru Aldundiak espedientea egin dio CNT sindikatuko suhiltzaileen arduradun sindikalari, martxoaren 8ko lanuztean greba eskubidea egikaritzeagatik. CNTk dio greba eskubidea "errepresio bidez erasotua" izan dela, administrazioak grebalaria "falta larriarekin" zigortzea erabaki duen honetan. Zigortutako behargina ez zegoen zerbitzu minimoak betetzeko izendatuta, eta aldez aurretik adostutako neurrian bete ziren zerbitzu minimo horiek, langileek azaldu dutenez.

Hala, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute dozenaka beharginek; espedientea gaitzesteko, zigortutako kidea babesteko eta greba eskubidea aldarrikatzeko. Azaldu dute azken erasoa Aldundiaren ohiko "ukazio eta jazarpen maniobren baitan" kokatzen dela, eta mota horretako erasoak sekzio sindikala eratu zenetik gaur egunera arte jasan behar izan dituztela ere salatu dute.

Egoerari aurre egiteko, salaketa eta informazioaren sozializazio kanpaina abiaraziko dute.